Política de privacidad
nformazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.estaciondeautobusesdepamplona.com Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
  • Sozietatearen izena: UTE ESTACION DE AUTOBUSES DE PAMPLONA
  • IFK: U-31856339
  • Helbidea: Yanguas y Miranda kalea, 2
  • Herria: Iruñea (Nafarroa)
  • Administrazioko e-posta: administracion@estaciondeautobusesdepamplona.com
  • Ibilbideen argibide, ordutegi eta helmugen e-posta: informacion@estaciondeautobusesdepamplona.com
  • Administrazioko telefonoa:  948 292 496
  • Bidaiariari arretarako telefonoa: 948 203 566
  • Arreta ordutegia: As-Os: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 Lr-Ig-Jai egunak: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00
 
  1. Erantzukizunak eta bermeakwww.estaciondeautobusesdepamplona.com es un sitio web titularidad de UTE ESTACIÓN DE AUTOBUSES DE PAMPLONA. El usuario accede a este sitio web de forma voluntaria. El acceso a este sitio wwww.estaciondeautobusesdepamplona.com, hain zuzen, IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera-baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu. Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea, hain zuzen, erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin. Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIA, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere. www.estaciondeautobusesdepamplona.com-ek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera. IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIA ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin. IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela irizten badio. IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
  2. Jabetza intelektuala eta industriala Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIArenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten. www.estaciondeautobusesdepamplona.com web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu. Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
  3. Aldaketak Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
  4. JurisdikzioaIRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIA eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Iruñeko Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
  5. Datu Pertsonalen Babesa
    1. Atarikoa Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organiko eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honetan ematen dituzten datu pertsonalak IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Arduraduna. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zuekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa egiteko, merkataritza-harremanetarako, eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
    2. Datu pertsonalak biltzea RUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko.
    3. Jakinarazpenak hirugarrenei IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk ez die, inola ere, bere datu pertsonalak emango beste enpresa batzuei edo hirugarrenei. Beste enpresa batzuen produktuak edo zerbitzuak eskainiz gero, IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIA berak arduratuko dira erabiltzaileari zuzenean jakinarazpen horiek egiteaz. Dena den, interesdunak uko egin diezaieke, noiznahi, bidalketa horiei. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko dio fitxategiaren arduradunari.
    4. Interesdunen eskubideak IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk erabiltzaileari gogorarazi nahi die noiznahi erabil ditzakeela datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Tel.: 948 292 496 Edo, bestela, administracion@estaciondeautobusesdepamplona.com helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
    5. Segurtasun-neurriak IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, 15/1999 Datuak Babesteko Lege Organikoa eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAren erantzukizunpekoak.
    6. Trafiko-datuak eta Cookieak IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIA web guneak, erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta hobetzeko asmoz, cookieak erabiltzen ditu. Web-zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia da, hain zuzen, cookie bat; berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIA web guneak berak sortutako cookieak baino ez ditu irakurriko. IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk erabilitako cookieak, beraz, erabiltzaile eta ordenagailu bakar bati lotutakoak izango dira; eta ezingo da beste datu pertsonaletara sartu. Nabigatzaile gehientsuenek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea; halere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, ordenagailuko pantailan cookieak jaso direla adierazteko, eta bide batez, bere disko gogorrean instala daitezen saihesteko. Era berean, web gune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, www.estaciondeautobusesdepamplona.com-ek IP helbideak erregistratzen ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko. Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari gara web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIA web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
    7. Indarraldia
      IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, IRUÑEKO AUTOBUS-GELTOKIAk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.